22 de noviembre de 2010

NAFARROAKO BARNETEGIA

ASTELEHENA

Hasi gara barnetegian eta oso ondo heldu gara gure aterpetxera.

11 etan gutxi gorabehera  Tafallara iritxi gara  eta hemendik San Martin de Unxera joan gara monitore batekin elkartzeko. Han hasi da gure lehenengo ekintza, haize-errota batzuk ikusi ditugu eta hauekin errota arrunt bat ere  ikusi dugu.




Hauek ikusi ondoren aterpetxerantz abiatu gara eta hemen beste hiru monitorerekin elkartu gara (Andy, Amaia eta Eluzka). Instalazioak nola dauden erakutsi eta arauak azaldu dizkigute, baina hau guztia ingelesez egin dugu.




13:00 ean gure logeletara joan gara eta gauzak maletetatik atera ditugu. Hau egin bezain pronto bazkaltzera jaitsi gara:

  • Makarroiak
  • Oilaskoa                                
  • Txokolatezko izozkia

Ondoren denbora librea izan dugu eta gero mendiko botekin mahatsak biltzera joan gara mostoa egiteko nahian.